[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-09-26

Gazteria

24. aldiz, gurasotasuna eta nerabetasuna landuko dute Gurasoak eta Gazteekin programan

Irungo Ongizate arloak Gurasoak eta Gazteekin programak aurkeztu ditu. 24. urtea da, psikologo talde profesional baten laguntzarekin, gurasotasuna moduegokian bideratzeko, eta nerabeei euren egunerokko gatazkak eta heldutasun prozesuan laguntzeko tailerrak proposatzen dituztela.

Guraso izatea ez da gauza erraza. Eta gurasotasuna modu egokian bideratzea are gutxiago. Izan ere, seme-alaben garapenean zehar aldaketak ematen dira, haurrengan, eta horrekin batera haiekin harremanetan ere. Hala, suerta ohi diren gatazkak gainditzeko, orientazio lortzeko programak dira honakoak, guraso zein nerabeei zuzenduak.

Gizarte dibertsoa den heinean ere, talde ezberdinak antolatzen dituzte, haurren adinaren araberakoak ez ezik, 0-6, 7-12 urte artekoen gurasoentzat, eta 12-14 eta 15-17 urte arteko nerabeentzat, familia mono-parentala edo mono-marentala den heinean talde bereziak osatzen dituzte.

Kasik mende laurden honetan, 1.000 guraso baino gehiagok parte hartu izan dute tailer hauetan. Aldiz, aita direnei enplazatu diete partehartzera, baita nerabeekin lan egiten duten profesionalei ere.

Programan parte hartzea dohakoa da, eta urriaren 15a arte izena eman daiteke irun.org Udalaren webgunean, 010 telefonora deituz, edo Irundik kanpo bada 943 50 51 52 edo SAC-HAZ bulegoan. Plazak mugatuak dira, eta izena emandako ordenean onartuko dira. Beraz, lehenbailen apuntatu.