[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-12-18

Kirola

50 urte bete ditu Hondarribia Futbol Elkarteak

Hondarribia Futbol Elkarteak bere 50. urtemuga ospatzen hasteko prestatu duena dugu. 2021. Urtean beteko dute mende erdi,  eta datozen bi urteetan herritarrengana are gehiago hurbildu nahi du klubak, zerbait handia antolatzeko.

Lehen urratsa, ostirala honetan emango dute. “Izan zirenei esker, gaur garena gara” izenburupean, bost hamarkada hauetan zehar klubaren sortzaileetatik, gaur egungo jokalarietara, futbol elkartearen parte izan direnen argazki eta material guztiarekin erakusketa antolatu dute. Eta bideo-dokumental labur bat ere prestatu dute. Arma Plazan abenduaren 21etik 28ra bitartean ikusgai egongo da erakusketa eta dokumentala.

Izan ere, Hondarribiko familia gehienetan bada norbait futbol elkartearekin harremanik izan duena. Eta gaur egun ere, 500ndik gora dira futbolean ari diren  haur eta gazteak, herriko kirolari gehien batzen dituen kluba izanik. Izen ospetsuak ere badira herritik ateriak. Unai Emery, Kotte Pikabea, Joseba Llorente edota Mariasun Quiñones.

Hau guztia ongi daki Udalak, eta horregatik bat egin du ekimenarekin, 2021. urterako, Ondartza futbol zelaia berrituko dutela iragartzearekin batera. Kalixa Silanes Kiroletarako Udal ordezkaria.

Kirolaren baloreak sustatzearren ere, Hondarribia Futbol Elkarteak jakinarazi du, Gipuzkoako aurreneko taldea dela, eta bakarra, Gipuzkoako Ohorezko Erregional mailako lehen taldearen partidetan, 3. Zatia ekimena abian jartzen. Behin partida bukatutakoan, eta emaitza axola gabe, bi taldeetako jokalariak mokadutxo baten inguruan biltzen dira, elkar ezagutu eta zelaitik aparte, harremanak estutzeko.