[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-05

aktualitatea

65 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten larunbata gauean, Hendaiako Zokoburuko kirol kaia edo laket portuan

Polizia iturrien arabera, Landetako Ossage herrikoa da jatorriz, baina Hendaiara etorri ohi zen, kirol kaian duen itsasontzian duela hiru urte bizi den bere bikotea bisitatzera.

Dirudienez, larunbatean iluntzeko 21:00etan belauntzian bertan lagun batzuekin afaltzen ari zirela, emakumea gaizki sentitu zelarik itsasontzitik jaitsi egin zen paseo bat emateko asmoz. Itzultzen ez zela ikusirik eman zuten abisua.

Zokoburuko salbamenduko zerbitzuek eta suhiltzaileek bilaketa lanak hasi orduko, aldameneko itsasontzi bateko bizilagunek aurkitu zuten emakumearen gorpua uretan 21:45etan. Bihotz-suspertze lanak egin zizkioten arren, hilda zegoela baino ezin izan zuten baieztatu mediku-zerbitzuek.

Donibane Lohitzuneko komisaldegitik gertatutakoa argitzeko lanetan ari dira, eta gaur egingo zaio autopsia biktimari, itota hi lote zen jakiteko.