[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-06-19

aktualitatea

Abestentzioaren hauteskundeak

Frantziako Legebiltzarrerako Hauteskundeen bigarren itzuliak ez ditu ez usteko handirik eman atzokoan. Ez Frantzia mailan, Macronen alderdiak gehiengo absolutoa eskuratu duelarik, ez eta Ipar Euskal Herrian eta gure eskualdeko 6. Hautesbarrutian ere. Bertan, Martxan La Republic Marche mugimenduko Vincent Bru nagusitu da bozken %62,84arekin, Maider Arosteguy-k bozken %37,16a lortu dituen bitartean.

Nabarmenena, abstentzio maila historikoa izan da. Gure eskualdean bertan, Hendaian, adibidez, herritarren %37ak baino ez baitu bozkatu atzo. Horietatik, aldiz, 1.657k, %67,69a Macronen alderdiaren alde eman du botoa.

Biriatun, are apalagoa izan da partehartzea. %35a baino ez. Eta emaitzak ildo beretik, kasik %65ak Bru bozkatu du.

Urruñan partehartzea %44koa izan da, lehen itzulian baino bost puntu gutxiago halere. Eta bozken %60arekin nagusitu da Modem-eko Vincent Bru ere, 1.653 bozkarekin.