[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-09-06

aktualitatea

Abotsanitz kexu, udalak ateak zabaldu baitizkio Zaldunbordari uda garaia aprobetxatuz

Udan oharkabean pasa bada ere, Hondarribiko alkateak dekretu bidez onartu zuen Zaldunborda Gaineko Plan Partzialaren lehen onarpena, tramitazio urbanistikoak aurre egin dezan ezinbesteko urratsa. Kontua da, ekainaren 26an sinatu zuela dekretua, proiektua aurreonartuz, hurrengo egunean Eusko Legebiltzarrean hiriguneen kanpokaldeetan merkataritza-gune handiak eraikitzea mugatuko zuen lege berria onartzekoa zenean. Ahobatez onartu zen legea, Europako irizpideak horiek baitira. Eta horren ondorioz, une hontan Hondarribia bezalako herri batean 1.800 metro karratuko merkatalguneak baino ezin daitezke eraiki. Baina Zaldunbordakoa aurreonartua dago, 80.000 metro karratuko eremua okupatuko duen, eta 40.000 metro karratuko eraikuntza aurreikusten delarik, 40 milioi euroko inbertsioarekin. Abotsanitz udal taldeak hiru helegite jarri dizkio alkatearen dekretuari. Eta gogor salatu du prozedura. Azken urteetan, Hondarribian egin izan zen manifestaldi batean bezalaxe, etengabea izan da talde ekologista eta Gipuzkoako Denadrtean merkatari txikiek agertutako kezka, Madril eta Bartzelonan baino ez dagoen tamainako outlet gune batek ekar ditzazkeen ondorioekin. Batetik, Euskadi-Akitania eremuko bezeroen joan-etorriak suposatzen duen trafikoa. Bestetik, tokiko merkataritzak jasango lituzkeen kalteak, proiektuaren eramaileek merkatalguneak sortuko dituen lanpostuak baino galera handiagoa ekarriko duelakoan komertzio txikian. Eta azkenik, ingurumenari dagokion kaltea. Izan ere, Zaldunbordako eremua, Jaizkibel eta Aiako Harria natur parkearen eremu babestuen arteko korridorea da, eta Jaizkibelgo fauna eta flora isolaturik geratzeko arriskua dago. Abotsanitzen arabera, jokoan dagoena, hiri edo bizimodu eredua da.  Igor Enparanekin hitz egin dugu