[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-12

Kirola

Aroa Merino kanariarrak eta Jaume Leiva katalanak eraman dute Behobia-Donostia lesterketaren txapela

Aroa Merino kanariarrak eta Jaume Leiva katalanak eraman zuten atzo Behobia-Donostia erdi maratoiaren txapela. Aroa Merinok hirugarren aldiz jarraian nagusitu zen Donostiako helmugan, eta aurten gainera, ibilbide berriko markarik onena egin zuen, ordubete, bederatzi minutu eta 44 segundo. Jaume Leivak, aldiz, ordubete eta 22 segundutan gelditu zuen kronoa.

Lehen euskalduna Iraitz Arrospide villabonarra izanda da, bigarren sailkatua gizonezkoetan. Bidasotarrei dagokienez,  azkarrena, Jose Antonio Gomez de Arriba izan da, 18. sailkatua, ordubete, zazpi minutu eta bi segunduko marka eginez.

Gerardo Amunarriz hondarribiarrak, aldiz, ordubete zortzi minutu eta 49 segunduko markarekin, 29. sailkatu zen atzo, hondarribitarrik azkarrena. Eta lehen hendaiarra, Mikael Duhart izan da, ordubete, 14 minutu eta 34 segunduko markarekin.

Herriko bestak tartean zituztela, bi biriatuarrek baino ez dute parte hartu aurten. Halere, ordubete 15 minutu eta 52 segunduko marka egin du Ismael Urrutiak.