[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-05-15

Memoria

Asturiagako erailketa gogora ekarriko dute

Igandean 44 urte beteko dira Jose Luis Mondragon arrasatearra eta Xabier Mendez santurtziarra Hondarribiko Asturiaga hondartzan erail zituztenetik. 27 eta 21 urte zituzten, hurrenez hurren, eta Guardia Zibilak eta Espainiako poliziak elkarlanean prestaturiko ekintzan hil zituzten bi gazteak.

Asturiaga 1974 lan taldeak bi jarduera antolatu ditu aste honetarako, “kasua ez ahaztu, dagoen informazio urria zabaldu eta egia eskatzeko”. Asteazkenean hitzaldia izango da udal liburutegiko gela balioanitzean (Kale Nagusia, 10), 19:30ean. Eta igandean oroimen ekitaldia burutuko dute bi gazteak erail zituzten lekuan, 12:00etan