[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2016-04-29

Aurrekontuak

Aurrekontuen modifikazioak onartu dituzte Hondarribiko udalbatzan

2016ko aurrekontuen modifikazioak onartu dituzte Hondarribiko udal osoko bilkuran. 5.354.000 euroko aldaketak dira. Horiei esker, inbertsio handiak egiteko aukera izango du udalak: Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleen eraberritzea (1.372.778 euro), Higerreko Itsasargirako bidea hobetzea (700.000 euro), Kasino Zaharraren kanpoaldeko lanak (195.000 euro) edo nekazal bideetakoak (100.000 euro), besteak beste. Txomin Sagarzazu alkateak eman ditu xehetasunak.