[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-09

Osasuna

Aurten ere Bizi Bixi programarekin bat egin du Hondarribiak

Ikasturte honetan ere, Bixi Bizi programarekin bat egin du Hondarribiko Udalak. Kirol Departamenduak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua abian jarri zuen pasa den maiatzean, pertsona inaktiboei aholkularitza eskaintzeko. Izan ere, Gipuzkoarren %71ak egiten du jarduera fisiko aski, baina oraindik ere, hamarretik hiru herritar dira, sedentariotzat jo daitezkeenak.

Hain zuzen ere, inaktiboak aktibatzeko, kirol edo jarduera fisikoa sustatu eta gizarte osasuntsuago bat lortzeko helburuarekin, Julen Fernandez prestatzailea arduratzen da Hondarribian nahi duen orori eta inolako adin mugarik gabe, ondoen egokitzen zaizkion jarduera eta ohiturak gomendatu, eta ondorengo jarraipena egiteaz.

Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, programa hau, EAE mailan kokatzen den MUGIMENT Plan Estrategikoaren baitan garatzen ari dira, Hondarribian bezala, beste 20 bat udalerritan ere.

Horren baitan, herritarren jarduera fisikoa sustatzeko, hedabideen, osasun zerbitzuen eta hezkuntza zentroen bidez ere, gizarte aktibo bat bultzatu, ikastetxeetan jarduera fisikoa egunero bermatu, turismo aktiboa sustatu, emakume gehiago kirola egitera animatu edota hiri diseinuak oinezko eta bizikletentzako egokitzeaz gain, kirolerako aukerak garatzean datza estrategia.

Hondarribiari dagokionez, jarduera fisikorako baliabidde anitzekoa eta egokia dela oroitarazi dute, eta horregatik aukeratu dute orientabide zerbitzuaren programa bertan garatzeko. Iñaki Iturrioz, Foru Aldundiko Kiroletarako ordezkariaren arabera, gizarte osasuntsuago bat lortzeko, eta adinekoen kasuan ere, zahartze aktiboa bultzatzeko, jarrera aldaketa bat bilatzen du programa honek.

Hartara, Hondarribian bi orientabide bulego martxan dira joan den maiatzaz geroztik. Eta ikasturte honen ere, Itsas Etxeko osasun zentroan edozein pertsonak bere medikuaren bitartez hitzordua hartu dezakeelarik. Eta bigarrena, Jostaldi pilotalekuan. Hitzordua hartzeko 943 11 12 26 telefonora deitu, edota idatzi bixibixihondarribia@gmail.com posta elektronikora.