[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-09-13

aktualitatea

Aurten ere Europako Mugikortasun astearekin bat egin du Irungo udalak

Irungo Udalak, Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egin du aurten ere, irailaren 16 larunbata hontatik aurrera eta hilaren 22a bitartean. “Partekatuz urrunago ailegatzen zara”, lelopea, herritarrak sentsibilizatze aldera ekintza gehienak asteburu honetan bildu dituzte.

Txingudiko Zerbitzuak-ek antolatuta, Merka2dasoa bigarren eskuko azoka berezia izango da, tematikoa, onartuko diren salerosketa bakarrak, bizikletak, patineteak eta mugitzeko tresnak izango baitira. Zabaltza plazan egingo dute larunbatean, eta lekuan berean, 10 ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa proposatuko dute, Irungo Udaltzaingokoak barne. Igandean, Zabaltza Plazan ere, Igande Sasoi ospatuko dute. Dena dela, ibilgailu elektriko eta besteei deus kendu gabe, Irungo udaleko mugikortasunerako teknikariek argi dute, mugikortasun jasangarria, ez dela gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erabiltzea. Mugitzeko manera aldatzea baizik.