[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-25

Elkartasuna

Azaroak 1ean burutuko da Beñat Elzo V. mendi lasterketa

150 bolondres baino gehiago, eta herriko hamarnaka babesle pribatu eta publikok bat egin dute aurten ere, azaroaren lehean ospatuko den Beñat Elzo V. Mendi Lasterketarekin.

Ospatu diot, helburua baita, kirolaren bueltan eta Beñat Elzok zituen baloreak zabaltzea, helmburu solidarioa duen lasterketa honekin. Horretarako, Kirol Kaiatik hasi eta Farolako Pier Lothi bidetik Talaia Bidean zehar 10 kilometroko lasterketarekin batera, haur eta famili ororentzako aukera eskainiko dute Kirol Kaian egingo den lasterketan.

Haurrentzako izango da ere, lasterketari esker bildutako dirua. Behar bereziak dituzten haurrentzako eta euren familientzako. Lehen urtetik lasterketari esker bildutako dirua elkartasunean eman izan dute, eta aurten Pausoka elkartera bideratuko baitute.

Joan den urtean, 1.500 lagun inguru bildu ziren mendi martxa, mendi lasterketa eta haur eta familien lasterkaren artean. Aurten, momentuz, 600 bat izen emate bildu dituzte azararen 1erako. Done Pedro Itsasgizonen Kofradian, Leire Sport dendan Irunen edota kirolprobak.com atarian izena eman daiteke.