[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-11-07

aktualitatea

Biriatuko San Martin bestak ospatuko dituzte bihar hasi eta azaroaren 16a bitartean, egitarau osoaren berri izan dugu

Biriatun bertan Antzara Jokoa eta horren baitan Xoldon antolatu ohi duten 600 bat lagunentzako bazkari herrikoia izango dira tradizio handieneko hitzorduak. Eta horren baitan ere, Tripotx afaria ospatuko dute. Bestalde, San Martin bestetarako Biriatuko Besta Komiteak antolatu dituen jardueren inguruan xehetasunak bildu ditugu Joana Durañona, Biriatuko Besta Komiteko kidearen eskutik.  Usadio zaharrez jantzitako bestak dira hauek, gastronomiari lotuta. Tripotx Afariarekin batetik, eta igande hontako Antzara Jokoaren ondotik, azaroaren 16ko Antzara Bazkariarekin ere. Pausuko Xaia ostatuan ere, urtero bat egin ohi dute usadio zahar honekin. 

Xaia ostatuko Beñat Elizondorekin eta herriko besta komideko Joana Durañoarekin hitz egin dugu