[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-09-13

aktualitatea

Enplegurako sustengu zentro bat idekiko du Hendaiako udalak Intzura auzoan

Hendaiako Herriko Etxeak, aktibitate ekonomikoa, ekimen sozial eta eraldatzailearen ildotik sustatzeko xedea du. Horren baitan, Interstices kooperatibarekin hitzarmen bat sinatu dun. Eta enplegurako sustengu zentro bat idekiko du Intzuran, urriaren 5ean. Egitura honek Hendaian diren proiektuei laguntza eskainiko die.

Proiektuaren lehen fasean dagoen enpresariari laguntza juridiko eta tekniko pertsonalizatuaz gain, Interstice Akitania kooperatibak ekintzaileari CAPE izeneko kontratupean egoteko aukera ere ematen die, babesturik izaiteko.

Informatu nahi duen ororendako, Interstices kooperatibako aholkulari batek asteazkenero, Intzurako autoport egoitzan permanentzian eginen ditu. Bestalde informazio bilkura kolektiboak antolatu dituzte hileroko 3.garren asteazkenez 10.00etatik 12.00etara intzuran.

Iker Elizalde auzapezordearekin hitz egin dugu