[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-01-08

Gizarte gaiak

Erretirora hurbiltzen ari diren pertsonei zuzendutako atelier berri bat abian jarriko du Gestalt institutuak

GESTALT euskal institutoak euskal gizartearen zahartzeaz oharturik, erretirora hurbiltzen ari diren pertsonei zuzendutako atelier berri bat abian jarriko du aurten. Eta lehen froga hau Irunen izango da.

Izan ere, Irunen, 19.500 lagunek, biztanle ororen %31a 60 urtetik gorakoa da. Jubilatua ala erretreta hartzeko bidean dira beraz, 10 irundarretik 3.

Hala, urtarrilaren 17an, 31n eta otsailaren 14an, bina orduko hiru saio eskainiko dituzte, erretiroa, pertsonen bizitzaren garapenean suposatzen duen aldaketarik handienaz hausnartzeko. Helburu nagusia, halere, jendeak bere erretiroa aurreikuspenez antolatzen ikastea da. Erretreta hartzeak, ez duelako esan nahi, gizarte aktibotik, ezta bizitzatik erretiratzea.

Formakuntza atelierraren hiru saioak, Palmera Montero gunean egingo dira, urtarrilaren 17, 31 eta otsailaren 14arekin, 18:30etik 20:30era, eta dohainik dira. Nahi duen orok parte har dezake, baina plazak mugatuak direnez, urtarrilaren 13rako berantenez, izena eman beharra dago 943 50 51 52 telefonora deituz.