[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-02-14

aktualitatea

"Ez da egunik pasatzen Iratxerekin pentsatzen ez dugunik, senideon bizitza erabat baldintzatzen du dispertsioak"

Heldu den asteaskenean Parisko dei auzitegiak Iratxe Sorzabal irundarraren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko laugarren euroaginduari buruzko epaiketa iraganen da.  Azken epaiketan, Parisko Dei Auzitegiak euskal preso irundarra Espainiaratzea onartu zuen urriaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera ontzat hartuta.   Otsailak 18 asteartea, Iratxeren alde eta euroaginduen aurka elkarretaratzea deitu dute Irunen, atsaldeko 19.30etan Jenaro Etxeandia plazan. Gure partetik, Iratxe Sorzabalen senideekin hitzegiteko aukera izango dugu datozen egunetan, bizi duten egoerari buruz. Aritz Sorzabal, Iratxeren anaiak esplikatu digu dispertsioak noraino baldintzatzen duen Iratxeren senideen bizimodua. 

Elkarrizketa osoa, datorren astelehenean izanen duzue entzugai, 9.00 etatik 10:00etara  bitarte Goizeko Kafea magazinean eta baita Iparrorratza saioan erem 14:00etatik 15:00ak bitarte.