[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2020-02-12

aktualitatea

Gaur abiatuko da Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatutako "A Tempo" programaren hirugarren ekitaldia

Urtero otsailan egonkortzen hasia den programazio honen helburua, musika eskolako 300ndik gora ikasleek urtean zehar ikasitakoa plazaratu eta herrian ezagutaraztea izan bada ere, aurtengoan ikasleen heziketa musikalaren osagarri izango diren 12 tailer ere antolatu dituzte.

Esther Barandiaran, Musika Eskolako zuzendariaAtsalde hontatik larunbata bitartean tailer ezberdinak egingo dituzte beraz,  bi kontzertu ireki proposatuko dituzte, ostegunean 18:30etan irakasleen eskutik. Eta ostiralean, ordu berean, ikasleek eskainiko dituzten pieza laburrak.

Musika programazio berezi honen aurkezpen kartelerako, aldiz, herriko beste artista baten laguntza bilatu dute aurten. Judas Arrieta margolariak egin du kartel deigarri eta koloretsua. Auzoko bizilaguna izanik, eskertua agertu da Juas Arrieta.

 Bihar eta etziko kontzertuetarako sarrerak, dohainik dira, baina gonbidapenak Kultur Etxeko idazkaritzan jaso behar dira.

Judas Arrieta eta  EstherBarandiaranekin hitz egin dugu