[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-10-09

aktualitatea

Gipuzkoako eta Bidasoa eskualdeko adineko erresidentzia edo zahar-etxeetako langileek 115. greba eguna dute

Bihar, joan den urriaren 7an abiatutako Gipuzkoa mailako Martxa egingo dute Irunen. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Hondarribia kaleko Gurutze Gorritik Ama Xantalen erresidentziaraino. 

Gaur egun Gipuzkoako erresidentzietako plaza guztien %90a kontzertatua dela, eta erresidentzien eraikuntza zein kudeaketa inbertsio eta gastuak, diru publikoarekin hornitu egiten badira ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa pribatuen esku utzi, eta adinekoen zaintza sektorea negozio bilakatu izana salatzen dute. 

Azken bi urteetan erresidentzietako langileen konbenio blokatuta egon ondotik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarreraz haratago,  joan den uztailaren 31n Eusko Jaurlaritzak onartutako azken dekretua salatu nahi izan dute. Adineko pertsonen zaintza lehentasuna izan beharrean, zerbitzuen pribatizazioa bilatzen duela diote, garbiketa eta sukaldaritza zerbitzuetan hobekuntzarik eskaini gabe, gaueko zerbitzua eta apartamendu tutelatuak dekretutik kanpo utzita. 

Azken batean, langileen lan baldintzak prekarizatu, zerbitzua merketu eta adinekoen zaintza kaxkartzen duten politikak egiten ari direla diote, diru publikoarekin hornituta.