[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-23

Gazteria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamenduak, “Gipuzkoan Gazte Tour” programa aurkeztu du

Aisialdia heziketa eta sozializazio tresna ere behar duela izan sinetsita dago Foru Aldundia. Eta herriz-herriko gazte zerbitzu eta gaztelekuetan herriko gazteen nahiak eta gustu musikalak ezagutzeko egindako entzuketa ariketa baten emaitza da programa berri hau.

Fernando San Martin, Foru Aldundiko ordezkariak esplikatu digunez, aisialdiaren bitartez, gazteen ahalduntzea bilatu nahi izan dute Gipuzkoan Gazte Tour programaren bitartez.

70.000 euroko aurrekontuarekin, Gipuzkoako zazpi udalerrietan antolatuko dituzte jaialdiak. Hondarribikoak  ez du oraindik data finkorik, baina Irungoa, Ficobako lehendabiziko pabilioian ospatuko da azaroaren 3an 16:30etik gaueko 22:00etara. Sarrerak 3 eurotan izango dira, eta bertan, Green Day taldearen tributo taldea den Irungo GREEN NIHGT taldea, 15 urteko MAREN abeslari bizkaitarra, DJ SHOW MARKELIN eta AROUND THE C0RNEReko neskek parte hartuko dute. Azken hauek youtuber ezagunak izanki, gazteen influencerrak dira, eta azoka solidario bat proposatuko dute nerabeen eragile ezberidnak laguntzeko helburuarekin.