[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-09

Lan mundua

Greba mugimendua bada gaur Ipar zein Hego Euskal Herrian

Sektore publiko zein pribatuko langileak greba egitera deituak dira gaur Ipar Euskal Herrian, sindikatu gehienek bat egin dutelarik, Frantses gobernuaren politika salatzeko, “Prekaritateari Stop” lemapean. Eskoleta, posta, zerga etxe eta bestelako zerbitzu publikoetan eragina du greba mugimenduak. Baita trenbideetan ere, Hendaiatik gaur 3 tren baino ez baitira abiatuko. Eskoletan ere eragina izango du. Hendaian, Gure Ikastola ere itxita egonen da.

 

Eskola kontzertatuak greban

Hegoaldean, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatu eta Kristau Eskolako kontzertatuetako langileak deituak dira grebara. ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egin dute greba deialdia, lan baldintzak salatzeko, ez dutelako lan hitzarmena berritu azken 10 urteetan.

Gure eskualdeari dagokionez, erabatekoa izango ez bada ere, eragina izango du Irungo El Pilar eta San Vicente de Paul ikastetxeetan, eta Hondarribiko Egiluze ikastetxean ere.