[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-11-28

Aisia

Hendaiako ACE elkarte ekologistak salatu duenez, internet sarearen 5G hedapenerako instalazio lanetan hasi dira Euskal Herrian

Berrikuntza lehen sektorearen sustatzeko baliagarria den bitartean, teknologia berriek dakartzaten guztia ez da ona. Hendaiako ACE elkarte ekologistak salatu duenez, internet sarearen 5G hedapenerako instalazio lanetan hasi dira Euskal Herrian. Eta uhin elektromagnetikoek eragiten dituzten kalteen berri emateko, ACE eta CADE erakundeek gaian aditua den Bordeleko Unibertsitateko katedraduna, Annie Sasco, gonbidatu dute hitzaldi baten ematera.

Angelun izanen da gaur, atsaldeko 19:30etan, baina Hendaiako ACE elkarteak joaiteko deialdia luzatu du. 5G sare berriak dakartzan arriskuak garrantzitsuak direlako.