[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2015-11-19

Ondarea

Hiri harresituen inguruko proiektu komuna lantzen ari dira Hondarribia, Iruñea eta Baiona

Hirira turismoa erakartzeko beste proiektu batean murgildu da Hondarribiko Udala. Iruñearekin eta Baionarekin batera, harresitutako ondarean oinarritutako produktu turistiko eta kulturala hedatzea du helburu. Mugaz gaindiko Lankidetza Programan (POCTEFA 14 -20) aurkeztuko dute proiektua. POCTEFA Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko programa da. Proiektuak hiru arlotan jarriko du indarra: mugaz gaindiko estrategia diseinatzea eta martxan jartzea, kalitatezko kultur programa garatzea eta hiru hiriek duten ondare historikoaren inguruan produktu turistikoa sortzea. Juan Luis Silanes Hondarribiko Kultura zinegotziak eman ditu xehetasunak.