[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-11-27

aktualitatea

Hondarribian hilaren 29tik abenduaren 1era bitartean Euskararen Asteburua antolatu dute Blagan Euskara Elkarteak eta Hondarribiko Udalak

Ostiralean ekingo diote euskararen aldeko jaialdiari Hondarribian. "Bakean dagoena bakean utzi" izenburupean umorezko bakarrizketak antolatu dituzte 19:30etik aurrera, Kultur Etxean. Sartzea debalde izango da.

Baina larunbatean izango da euskaraz eta euskararen bueltan ospatzeko egitaraua.Asteburua borobiltzeko, igandean, Judas Arrietak gidatutako grafiti tailerra izango da. Gazteei zuzenduta egongo da, Arrantzale auzoan, 11:30ean hasita.

Blagan elkartetik argitu dutenez, jarduera guztiak debalde izango dira herri bazkaria izan ezik. Txartelak hamar euroan daude salgai, Itxolan eta Ttoparan. Eta haurrentzat 5 eurotan.

Estitxu Arretxe, Blaganeko kidea