[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-04-12

aktualitatea

Hondarribiarrek ere, ekainaren 10eko giza katean parte hartzeko deiarekin bat egin nahi dute

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen giza-kate erraldoian parte hartzeko deia luzatu du Hondarribiko Gure Esku Dago herri dinamikak.

Erabakitzearen aldeko arrazoieiz jantzitako 201,9 kilometroko giza kate hau, 2014ean Durango eta Iruñea lotu zituenak baino 75 kilometro luzeagoa izango da. Eta erronka erraldoi honetan, giza-katea Hondarribitik pasako ez bada ere, hondarribiarrak bai. Zehazki 500 hondarribiar biltzeko erronka markatu dute giza-kate horretan, Deban parte hartzeko. Hondarribiko udaletxearen arkupeetan egin dute deialdia. Igande hontan San Pedro kalean izango dira, eta hortik aurrera astebururo larunbata eta igandetan 12:00etatik 14:00etara informazio mahaia jarriko dute San Pedro kalean, izena eman, informatu eta Gure Esku Dagoren giza-katerako kamisetak saltzen.