[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-07

Gizarte gaiak

Hondartzako Posta bulegoaren hestearekin kolpe berria jasoko du Hendaiak

Estatu frantses osoan ez ezik, Ipar Euskal Herrian ere hainbat posta bulego hesten ari dira. Joan den hilabetean Pausun gertatu bezala, heldu den urte hastapenean Hendaiako hondartza inguruetan kokatua den bulegoarekin gauza bera eginen du La Poste-k.

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak gutun bidez jakin zuen hondartza inguruetan kokatua den posta bulegoa heldu den urtearen hastapenean hetsiko dutela. Gutunean posta bulegoko zuzendari nagusiak auzapezari hitzordu bat proposatu dio eta hau “behin kaltea egina izan denean” heldu dela deitoratu du Ecenarrok.

La Poste-n zuzendaritzak bulegoaren hestea zerbitzuaren erabilera apaldu delako justifikatu du. Hendaiako auzapezak ez du berdin ikusten. “Hondartzako bulegoak Hendaian urte osoan bizi den jendeari baitezpadako zerbitzua ematen dio. Hestearekin hutsune bat sentituko dugu”, erantsi du. CGT sindikatuak, bere aldetik, zerbitzu hori herritarrentzat beharrezkoa dela adierazi eta hiru ordutan 200 izenpetura bildu zituen antolaturiko petizioan

Hendaiako bulegoaren hestea azken urteetan La Poste Estatu frantsesean gauzatzen ari den plan oso baten baitan kokatzen da. Behin bulegoa hesten dutelarik, posta zerbitzua auzo mailako supermerkatu ttipi batek eskainiko du. La Poste-n zuzendaritzaren arabera, ordezkapen honekin erabiltzaileek ordutegi zabalagoa izanen dute.