[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-25

Gizarte gaiak

Indarkeria Matxista: "Ezta bat gutxiago ere!" aho batez aldarrikatu dute 500 lagunek Irunen

Bidasoa Aldeko Mugimendu Feministak deiturik, 500 lagun inguru bildu dira Zabaltza Plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean. Iragan urtean indarkeria matxistak Espainiako estatuan erahildako 89 emakumeak eta 11 umeak omendu zituzten, haien izenak gogora ekarriz. 

Euskal Herrian, aldiz, 2003az geroztik indarkeria matxistak 98 emakume eta 11 ume erahil ditu. Eta gaur egun isilean sufritzen duten 4.700 emakume dira Ertzaintzaren babesa dutenak. Datu horren arabera, EAEn 200 gizonetik bat erasotzailea da.