[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2016-06-22

Osasuna

Informazio gunea jarriko du Ai Laket elkarteak Irungo jaietan

Ekainaren 29an informazio puntua jarriko du Ai Laket elkarteak, Irungo Sarjia parkearen sarreran. Drogak kontsumitu aurretik, droga horien azterketa egin ahal izango du nahi duenak, doan eta era anonimoan. Gaueko 23:30etatik goizeko 3:00etara egongo dira Ai Laket-eko kideak. Pilulek eragiten dute kezka gehien, gaur egun. MDMA beharrean, PDMA duten pilula anitz identifikatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken hiru urteetan, zazpi hildako eragin dituzte pilula horiek. Ai Laket elkarteko Ainhoa Maillok eman ditu xehetasunak.