[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-11-27

aktualitatea

Irungo Harrera Sarea larrialdiko harrerarako etxeen bila dabil

Migranteen laguntzan ari den taldeak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak urriaren lehenan Arretxe-Gainan zabaldu zuen aterpetxe dispositibo berrian 100 oheetatik asko hutsik dauden arren, migrante anitz kalean geratzen ari dira.

Ez dira lehen aldiz Iruna heltzen diren trantsitozko migranteak, Europan egonik espainiaratu dituztenak baizik.Bestalde, Hendaiako muga zeharkatzen saiatzen diren migrante geroz eta gehiago, frantses poliziak legez kanpo eta beroan kanporatzen dituela salatu du Harrera Sareak.

Momentuz, larrialdiko deialdi horrekin geratuko gara. Gogoratuaz ere, neguko arropak biltzen jarraitzen dutela Irungo Kale Nagusiko 14.ean, asteartero eta ostegunero 17:00etatik 19:00etara.

Baina etxean ohe libre bat duen orori, bizphiru egunetarako eskaini dezan eskatzen dutelarik, San Juan plazako informazio punduan, edota hegoaldeko telefono honetara deituz jar daiteke harremanetan beraiekin.

Jon Aranguren, Harrera Sareko kidea