[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-11-07

aktualitatea

Irungo Lapitzeko bizilagunek euren auzoa urte batzuk barru nolakoa izango den amesteko prozesuarekin jarraitzen dute.

Joan den urriaren 17an egindako aurreneko bilera irekian, auzoaren diagnostikoa egin eta gero, gaur proposamenak egiteko bigarren foroa antolatu dute Elitxu-Lapitze auzo elkartean. Prozesu partehartzaile honen gidaritzapean Hiritik At kooperatiba dago. Lehenagotik ere Landetxan eta iaz San Migel auzoan halako prozesuetan eskarmentua dutelarik.  Horrexeagatik jo zuten Elitxu-Lapitzeko bizilagunek haiengana laguntza eske. Esan bezala, bigarren foroa bihar arratsaldeko 19:00retan egingo dute auzo elkartean bertan. Eta hirugarren saio bat ere aurreikusten dutela esan digute. Ibai Esteibarlanda, auzotarrekin prozesu hau gidatzen ari den Hiritik At-eko ordezkariarekin mintzatuko gara