[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-01-05

Historia

Irungo Udalak frankismoan eraikitako postetxea eta aldameneko higiezinen irizpide estetikoak bermatuko ditu

"Leku historiko baten esentzia gordetzeko arreta berezia" eta eraikinen "historia garrantzitsua, kontuan hartzea merezi duena eta, jakina, gordetzea merezi dunena" azpimarratuz Irungo Udalak postetxea eta aldameneko higiezinen irizpide estetikoak bermatuko ditu.

Postetxea arkitektura faxista enfatikoaren irizpideak jarraituz eraiki zuen Dirección General de Regiones Devastadas organismo frankistak. 1950eko abuztuaren 12an, ABC egunkariaren esanetan, “Blas Pérez González Gobernazio ministroak emana”. Pérez Falangeko militantea zen.