[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-08-29

aktualitatea

Jaietarako prest da Hondarribia

Hondarribian dena prest dute Guadalupeko Amaren herriko jaietarako. Irailaren 6an hasiko dira goizeko 11:00etan azken urteetan arrakasta handia izan duen haurrentzako txupinazo eta zezen puzgarrien entzierroarekin. Eta irailaren 11arekin boborbilduko dituzte gauez, su artifizialen jaurtiketa eta Bentako eszenatokian antolatu duten Leo Harlem umoristaren ikusgarriarekin.

Kalixa Silanes, Kultura zinegotziakl nabarmendu duenez, adin eta gustu guzietarako jarduerak izango dira. Eta herriko elkarte eta eragileen parte hartzea ere handia izango da.

Egunez egun aipatu dugu programa. Baina aurreratu dezakeguna da, musika kontzertuen kartela. Hilaren 6an Glaukoma, 8an Kupela eta Kulto Kultibo, 9an, The Baboon Show eta Morgue Bentan, eta Golden Apple Quartet Arma Plazan, 10ean Vendetta Bentako taulagainean, Eta Mikel Urdangarin Arma Plazan, eta hilaren 11n Mariachi Imperial eta ondoren lehen aipatutako Leo Harlemen umore saioa.

Hortaz gain, kirolak ere bere lekua izango du. Irailaren 11n bertan, Olaizola-Imaz eta Bengoetxea-Albisuren arteko pilota jaialdia izango baita Jostaldin, eta Baserritar Eguna izanik, herri kirolak Alamedan. Asteburu hontatik hasita emango dira kirol hitzordu andana bat jaien egitarauaren baitan.

Udalak indarkeria matxistaren kontrako kanpaina indartu du

Era berean, eskuko programan, zein leku publikoetan “Ez da Ez” kanpaina ikusiko duzute. Izan ere, Udalak indarkeria matxistaren kontrako kanpaina indartu nahi izan du aurten. Arantxa Berrotaran, Gizarte Ongizateko zinegotziak eman dizkigu xehetasunak, gogoan hartuta, larunbata hontan bertan ospatuko den Gazte Egunarekin hasiko dela kanpaina.