[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2016-06-28

Osasuna

Larrialdietarako ikastaroa eskainiko du DYAk Hondarribian

Gipuzkoako DYA erakundeko Irakaskuntza Eskolak larrialdi egoeretarako ikastaroa antolatu du Hondarribian. Uztailaren lehenean izango da, erakundeak Hondarribian duen egoitzan (Soroetagain kalea, 6, behea).

Doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago (943 46 46 22).Bi orduz ariko dira ikastaroan, 16:00etatik 18:00etara. Larrialdi egoera ezberdinen aurrean zer egin aztertuko dute.