[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2016-06-23

Ondarea

Lastarginen ekitaldia egingo dute ekainaren 29an

Lastarginen prozesioa antolatu du Pagoki Emakumeen Elkarteak eta Alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeak. 1522ko guduan emakumeek eta haurrek izan zuten parte hartzea gogoratuko dute. 800 emakume eta haur irtengo dira ekainaren 29an 22:00etan Artaleku kaletik. Ibilbide osoa isilik egingo dute, eta txalapartarena, kokoena eta adarrena izango dira soinu bakarrak. Garaiko janzkera eta lastargiak eramango dituzte. 1998 urtean antolatu zuten ekimena, lehen aldiz.

Paco Carrillo Alarde tradizionaleko jeneralak eman ditu azalpenak.