[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-04-11

Politika

Leporatu dizkioten justifikatu gabeko bazkarien aferan, Elkarrekin Podemos gezurretan ari dela dio Jose Antonio Santano alkateak

Joan den astelehenean, Irungo Elkarrekin Podemosek Jose Antonio Santano alkateari irundarren diruarekin justifikatu gabeko 70 bazkari egin izana leporatu ondotik, Antxeta Irratiak alkatea sozialistaren erantzuna lortu du gaur, bigarren aldiz galdetu ondotik. Esklusiban Antxeta Irratian. Elkarrekin Podemosek salatu zuen, 2006 eta 2016 urteen artean, justifikatu gabeko bazkarietan 24.000 euro xahutu izana, Trinkete Borda, Iñigo Lavado eta beste zenbait jatetxeetan. Eta 2016ko otsailaren 15az geroztik hainbatetan eskatu eta gero, alkateak ez diela ez fakturarik, ezta norekin eta zergatik edo zertarako egin ziren laneko bazkari horiek argitu ere egin. Antxeta Irratiak gaur galdetu dio alkateari, eta honen arabera, gezurra da Elkarrekin Podemosek salatzen duena. Batetik, fakturak eta zergatik eta zenbat pertsonekin egin ziren bazkari horiek, informazio publikoa izateaz gain, berak eman dielako eskura, eta bestetik, fakturak justifikatuak eta auditatuak daudelako. 

Bukaeran galtzen genion beraz, Elkarrekin Podemos gezurretan ari ote zen. Eta « evidentemente » erantzun du, entzun ahal izan duzuten bezala. Nabarmendu beharra dago, komunikabideek Elkarrekin Podemosek egindako salaketa ontzat eman izana leporatu digula, ea egia ote zen argitu gabe. Antxeta Irratian, aldiz, ez gara balorazioetan sartzen, batzuk eta besteek diotenaren berri ematen baizik. Eta horregatik, entzun ahal izan dituzue alkatearen azalepenak, guztia egia ote den %100ean zehaztu ahal izanik gabe ere. 

Atxikita bere erantzuna (gaztelera hutsean dago)