[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-06-26

Kirola

Olaizola II-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko partida batekin estrinatuko dute Irungo URANTZU udal pilotaleku berria. Hitzordua datorren astelehenean iraganen da.

Irungo San Martzial besten azken egunarekin  eskupilota partida profesionala izanen da. Iaz ezinezkoa izan zen antolatzea izan ere Irungo Uranzu udal pilotalekua eraberritze lanetan baizegoen. 4,5 milioi euroko inbertsioa egin du Udalak, 1934. urteko frontoia egungo beharretara egokitzeko. Ezker pareta orijinala baino  ez dute mantendu berez, eta pilotaleku berriak 727 ikusleentzako tokia du. Uztailaren leheneko partidak 18:00retan jokatuko dituzte, baina goizean aldameneko Urdanibia plazan baserritar eguna ospatzeko jende andana bat biltzen dela probestuta, goizean ate irekiak antolatu dituzte, frontoia nola geratu den ikusi nahi duen ororentzat. Lehen mailako pilotariek estreinatuko dute pilotaleku berria. Zehazki, Olaizola II-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko lehiaz gozatuko dute beratutakoek. Gainera, Victor-Imaz eta Jaka-L. Galarzaren arteko neurketa ere jokatuko dute bertan. Sarrerak, 20 eurotan. Kurpil elkartearen egoitzan (Irungo alde zaharrean) arratsaldeko 18.30etatik 20.00etara eta astelehenean bertan frontoian salmentan jarriko dira.