[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-11-29

Politika

Oposizioaren mozio bete dator azaroko irungo Udalbatza

Udal Gobernuak egingo duen proposamen bakarrenetarikoa, EUDEL udalerrien erakundearen eskutik, Irun Euskadi mailako berdintasunaren aldeko udalerrien BerdinSarean sartzeko proposamena izango da.

Oposisiotik, aldiz, hainbat kontu aurkeztu dituzte. Si Se Puede Irun Ahal Duguk gainerako talde eta gizarte eragileekin batera, Irun-Donostia aldiriko trenaren zerbitzuaren gabezien aurrean, aterabide duhinak eskaintzea eskatuko du.

Bestalde, Euskal Herri osoan zehar bezala, Irunen ere, perretxikoak bezala hedatzen ari diren kirol-apustu aretoei neurria hartzeko eskatuko diote Udalari. Eusko Jaurlaritzak berak ludopatiaren kontrako plan estrategiko berria abiatzera doan honetan, agerikoa baita, gazteen artean apustu-gune hauek arazo larriak sorrarazten dituela.  

EH bildu udal taldeak bere partetik, lau mozio aurkeztuko ditu. Batetik Udalak euskarazko jarduerak, Euskaraldiaren hamaika egunetan ez ezik, urte osoan zehar indartu ditzan eskatuz. Bestetik, Gipuzkoako mendi eta basoetako insignis pinuaren landaketen %70a gaixorik dagoela eta, Irungo Udalak aldundiaren estrategiak bereak egin ditzan. Kontuan hartuta, Aiako Harria natur parkea ere hunkitua egoteaz gain, landaketa publikoen %30a Udalaren jabetzakoa dela Irunen.

Bestalde, Jokin Melida, EH Bilduko bozeramaleak esplikatu digu, Irungo hiriko urrezko domina ematea arautuko duen protokoloa eratzea proposatuko dutela.

Bestalde, trantsitoan diren migranteak laguntzen ari den Irungo Harrera Sarearen lana babesteko mozioa ere aurkeztuko dute. Azken hilabeteetan erakunde publikoek eskaini ez dituzten zerbitzuak eta beharrak estaltzeko, lan eskerga handia egiten ari baita hiritar sare honek, Udalak aitortu beharrekoa.