[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-22

Gazteria

Saindua Gaztelekua itxi du Hondarribiko udalak

Saindua Gaztelekua itxi egin behar izan du Hondarribiko Udalak. Eraikinaren habe edo zutabe batean pitzadurak topatu dituzte, eta udal arkitektoek ez dakite oraindik zergatik. Egituraren azterketak egiten hasi dira, eta Udalak erabaki du, segurtasun neurri gisa, Saindua ixtea. Halere, Gazteria arloko ordezkaria, Maria Serranok esplikatu digunez, gaztelekuaren jarduera eskaintzari beste leku batzuetan jarraipena emateko ahaleginetan ari dira.