[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-02-06

Biztanleria

San Miguel auzo plana aurkeztu da

San Migel 2025 Auzo Plana osatzeko prozesua aurrera eraman dute azken hillabeteetan, auzo elkarteak eta Hiritik At kooperatibak. Hainbat bilkura irekietan auzoko arazoak eta hobetu beharrekoak diagnostikatu ondotik, hau gauzatzeko plana osatu dute.

Gaur erakunde publikoei aurkeztu ahal izango dieten txostena aurkeztu dute. Agintariek izango dute zenbait kasuetan hartu beharreko neurrietan erantzuna, baina auzotik bertatik garatu beharreko proiektu eta dinamikak ere badira.

Auzo bizi dela agerian geratu da hilabeteotan aurrera eramandako prozesuan. Peli Lekuona lankideak segitu du goiz hontako auzo planaren aurkezpena. Beraz, San Migelera goaz, 2025 urte begiz jotzeko.