[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-08

Berdintasuna

Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak Berdintasun arloaren kudeaketa salatu du

Irunen, Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak gogor salatu du Udalaren jokamoldea, Ongizate Departamenduaren baitan dagoen Berdintasun arloaren kudeaketa okerrari dagokionez.

Gaur egungo berdintasun teknikaria aitatasun bajan aurkitzen delarik, Udalak ez du hau ordezkatu. Baina hortik haratago, David Sotok salatu du, azken urtebetean lau berdintasun teknikari iragan direla postu beretik, zenbait kasuetan hilabete bakarra, eta horietariko batean, egun bakar bat baino ez, postuan iraun ez dutenak badirelarik.

David Sotok esplikatu digunez “udaletxean barne gogoeta sakon bat egitea eskatu zuten Berdintasun Batzorde Informatiboan, Berdintasun teknikariaren postuarekin zer gertatzen ari den argitzeko. Udalak pasa diren teknikariek trasladoa eskatu izan dutela aitortu die, baina esperientzia gutxi zutelako dagoen lan karga eramateko. SPIren ustetan hori teknikari gehiago kontratatuz konpondu daite, eta beraz, zerbait gehiago bada. Euren ustetan, berdintasun irizpideek eta Udalak ezartzen dituen mugek talka egiten dutelako, espresuki Alardearen gaia tartean dela”.