[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-02-13

Politika

SPI Irun Ahal Duguk gogor kritikatu ditu udal gobernuaren krisiak eragindako ondorioak

SPI Irun Ahal Dugu udal taldeak gogor kritikatu du gaur PSE-EAJ udal gobernuaren krisiak eragindako ondorioak. Larriak haien ustetan, ikusirik, joan den ostiralean jeltzaleek Jose Antonio Santano alkateak Xabier Iridoyren lanari buruz egindako adierazpenak auzitegira eramateko erabakia hartu duela.

David Soto Irun Ahal Dugu taldeko bozeramalearen arabera, «halako suak pizten dituzten adierazpenak egiten dituen alkate bat ez dute irundarrek merezi, eta egungo egoera lotsagarria izanagatik ere, gauza bat utzi du agerian. 2015eko bi alderdien arteko Udal Gobernu Egonkortasunerako Akordioa poltrona, botere eta soldata banaketa zuela helburu bakarra. Eta hauteskundeetara hurbiltzen hasi garenean, alderdi bakoitzak bere interes elektoralistetan baizik ez dutela pentsatzen».

Dena dela, Irungo PODEMOSeko ordezkaria ez da bakarrik agertu egoeraren balorazioa egiteko. Madrilen Gipuzkoako senataria den PODEMOSeko Josetxo Arrieta irundarra, eta Gipuzkoako Batzarretan PODEMOSeko ordezkaria den Maria Valiente, irundarra ere, egoeraren balorazio bat egin dute.

Josetxo Arrietak argi utzi nahi izan du, herria eraikitzeko bi modu daudela politikan, herritarrak entzunez eta demokrazia partehartzailea bultzatuz, edo EAJ eta PSEk egiten duten demokrazia representatiboa. Bigarren horren irudikoa izan dela dio, EAJ eta PSEren arteko intereseko akordioa

Bukatzeko, Maria Valiente Gipuzkoako batzarkidearen ustetan ere, gertatutako guztiak agerian utzi du bi alderdien arteko egonkortasunaren aldeko itunaren atzean zegoena. Irunen ez ezik, gainerako erakundeetan ere.