[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-08-07

Elkartasuna

Trantsizioan diren etorkinak "beroan" itzultzen ditu Frantziak, Espainiako poliziaren laguntzaz

Espainia hegoaldetik Hego Euskal Herrira heldu diren etorkinen kopurua anitz emendatu da azken aste hauetan. Gehienen helburua Irun hiritik Ipar Euskal Herrira pasatzea da, Frantses estatua baitute azken helburu. Baina Hendaiara iritsi bezain laster, Frantziar poliziak harrapatzen ditu, eta momentuan berean Irunera itzuli.

Etorkinak harrapatu ostean, irunera bueltatzen ditu polizia frantsesak, Espainiako poliziaren laguntzaz. “Beroan” buruturiko kanporaketa hauek, 2002an, Paris eta Madrilgo gobernuek sinaturiko Malagako akordioaren baitan egiten dira. Europako kanpo mugetan bailira kaleratzen dira etorkinak.

Bordeleraino, irundik 200 kilometrotara, iristen dira etorkinak hatxemateko kontrolak. Bidesarietan ere kontrolak topatzen dituzte Afrikatik ihesean irtendako etorkinek. Hala azaldu eta salatu dute irunen atzerritarrei atentzioa eskaintzen dioten talde bolondresek.

Udala "Oporretan?"

Bitartean, 60 bat etorkinek behe bidasoan jarraitzen dute ipar euskal herrira joateko zai. Egunero 30 lagun inguru heltzen dira eta udalak gosariak, bazkariak eta 24 lagunentzako ohea eskaintzen du.

Irungo  Lakaxita gaztetxeak,  PausoK dantza taldeak,  Hondarribiako  Abarka  jatetxeak, Donostiako  La Cucharak, Zaporeak elkarteak, Gipuzkoako elikadura bankuak, Adiskidetuak, Helduak, Ongi etorri errefuxiatuak eta irundar bolondresek, etorkinei, egunero prestatzen diete afaria eta asteburuetan gosaria, bazkaria eta afaria. Egoera honen aurrean, elkartasuna eskatu diete irungo herriko etxeari: "Eta Udalak ez du ezer gehiago egingo? Oporretan dago? Aparteko egoeratan ikusten da udal  baten  eraginkortasuna. Irun  hiri  abegitsua diote.  Benetan?  Irundarrak  bai,  baina Udalak asko dauka egiteko. Haien jarrera eskasa salatu nahi dugu".

Arropa beharra

Mutilen arropa ere eskatu dute eragileek. Udako arropa,  mudak,  oinetakoak,  motxilak,  bixerak...etabar. Hauek Erletxean jasoko dituzte. Irungo,  Kale  Nagusiko 14.enean. Asteartetan eta ostegunetan bostetatik zazpietara edota Lakaxita gaztetxean.