[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-06-12

aktualitatea

Txingudi ikastolako ikasleak aterarazi dituzte euriaren ondorioz

"Lehen mailako haurrak atera dira, ikastolan bazkaldu ondoren. Hustuketa prebentiboa egin dugu", azaldu du Ana Erasun Txingudi Ikastolako zuzendariak. Goizeko hamarretan, ikastola alboko zalditegitik zetorren urak ikastolako lorategia hartu du. Izan ere, zalditegiko pistaren berritze lanek ur kutxak zakarrez bete dute eta ezin izan dute ura iragazi. Jaizubia ibaiak gainezka egin du eta kirolgunea urez bete da. Gertatutakoa azaltzeko, Ana Erasun ikastolako zuzendariarengana jo dugu.