[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2019-09-11

aktualitatea

Uda emankorra izan da Oiasso museoarentzat

Bidasoa Bizirik erakundeak emandako datuen arabera, Irunen, hotelen okupazio tasa uztaila eta abuztuan %90ekoa izanik, 2.754 lagun jaso zituen Luis Marianoko turismo bulegoak. Oiasso Museoko datuak ikusita, aldiz, argi dago bisitari guztiek ez dutela turismo bulegoen beharrik. Edota gure eskualdera hurbiltzen diren bisitari askok, erromatarren aztarnen berri badutela aldez aurretik. Izan ere, Oiasso Museoko Juanjo Jimenezek esplikatu digunez, G7ak eragindako oztopo guzien gainetik, uda emankorra izan da Oiasso Museoan. 

Koldo Nausia lankidea mintzatu da berarekin. Eta ikasturte berrian proposatuko dituzten hainbat ekintza ere iragarri dizkio.