[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2016-06-21

Osasuna

Udako kanpainari ekin dio Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteak

Azaleko minbiziaren kontrako kanpaina martxan jarri du Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteak. Bi aldiz izango dira Behe Bidasoa eskualdean, informazioa ematen eta analisiak egiten. Uztailaren 7an eta 21ean Hondarribiko hondartzan, eta uztailaren 8an Irungo Luis Marianoko lorategietan. Elkarteko unitate mugikor bat ibiliko da egun horietan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, jendearen azaleko melanina neurtzen, bakoitzak eguzkiaren aurrean duen erresistentziaren berri izateko.

Maider Sierra Minbiziaren Kontrako Elkarteko kideak azaldu du azken urteetan azaleko minbizien kasuek gora egin dutela.