[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-09-12

aktualitatea

Urriaren 20tik 22ra Irungo Urdanibia plazan ospatuko den MEKFEST Jaialdia aurkeztu dute

Udala eta Lady Red Managment dira antolatzaileek. Haiekin bat rgin dute Mosku inguruko ostalariek eta Bidashop merkatarien elkarteak ere. Hiru egunez, 31 musika talde eta artista amateur pasako dira, plazan egongo diren hiru eszenatokietatik.

Jaialdia ez da gauekoa izango, egun osokoa baizik, eta GazteMEK gunea ere izango du Ospitale Zaharreko plazatxoan.Gemma Gonzalez, jaialdiaren antolatzaileak nabarmendu duenez “aurreneko aldia da festibal honek aterpetik kanpo, kalera jausia ematen duela, eta musika talde ez profesionalei aukera emateko xedea duelarik, egundoko arrakasta izan dute, 60tik gora musika taldek parte hartzeko eskaera luzatu baitiete, eta ezin izan diete denei baiezkoa eman”. Edozein kasutan, talde ezagunak ere ariko dira festibal honetan, besteak beste, Sunset Sons, Iseo and Dodosound edota Niña Coyote eta Chico Torndado. Eta bertako musika talde amateurrak ez ezik, Getxo edo Iruñeatik etorritakoak ere bilduko ditu kartel parekide batek.

Izan ere, antolatzaileek ohartarazi dute, musika talde eta artistak aukeratzerakoan, gogoan izan dutela, kartel erdia emakumezkoena eta beste erdia gizonezkoena izatearen baldintza.

Iragarri dutenez, MEKFEST Jaialdi hau kalean egiten bada urriaren 20tik 22ra, lehen froga gisa egingo dutela. Euren asmoa baita heldu den maiatzean halako bat antolatzea ere, eta arrakasta baldin badu, Irungo udaberriko festibal musikala bilaka dadin.