[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2018-10-30

Kirola

V. Beñat Elzo mendi lasterketak Pausoka elkartera bideratuko du errekaudazio guztia

Heldu den ostegunean, azaroaren lehenarekin, Beñat Elzo V. Mendi Lasterketa ospatuko da Hondarribian. Aurtengoa ere, lasterketa solidarioa izango da, eta bilduko duten diru guztia, behar bereziak dituzten haurrekin lan egiten duen Pausoka elkartera bideratuko dute.

Hondarribiko San Jose edo Egiluze Ikastetxeak jakinarazi digunez, elkarte hontako parte den ikasle bat bada eskolan, eta ikastetxe gisa ere, euren hondar alea jarri nahi izan dute Pausoka elkartearen alde. Hortaz, gaur 16:00etatik aurrera irakasle, ikasle eta gurasoek egindako gozo eta eskulanekin elkartasun azoka antolatuko dute.

Ez da lasterketaz gain, herrian antolatutako ekimen bakarra helburu horrekin. Klink elkarteak hilabete hontan Bularreko Minbiziaren Kontrako Katxalin elkartearentzako 2.100 euro bildu eta gero, beste bazkari solidario bat prestatzen ari baita ere, Pausokaren alde azaroaren 17rako. 2012. urtean sortutako elkarte hontako Amaiak esplikatu digu, zertan aritzen diren.

Oroitaraziko dugu, Beñat Elzo lasterketak hiru direla, berez. Kirol Kaia, Higuer farolatik eta Talaia Bidetik mendi martxa goizeko 9:00etan, mendi lasterketa 11:00etan, eta bukaeran, Kirol Kaian, aurten ere, Porrotx pailazoaren laguntzarekin egingo den familien arteko lasterketa txikia.

Beñat Elzori omenaldia egiteko helburuarekin, haren lagunek antolatzen hasi zuten lasterketa zona handia hartu du, eta 1.500 lagunek parte hartu zuten joan den urteko ekitaldian. Mikel Garcia, antolatzaile eta Beñaten lagunak esplikatu digu ibilbidea zein den, eta hau antolatzen segitzeko asmoa dutela.

Izena emateko, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiaren dendan, Bernat Etxepare kalean, Irungo Leire Sport dendan, edota kirolporbak.com atarian ere, besteak beste.