[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2017-12-07

aktualitatea

ZARA aurkeztuko du gaur Peio Serbiellek Hendaian

Peio Serbielle musikari eta artistak, ZARA proiektua eskainiko du gaur Hendaian. Aldez aurretik proiektuan murgiltzeko hiru topaketa-eztabaida proposatu ditu azaroan zehar, azkena bertan behera geratu bazen ere. Dena, NAIZ, ZARA, GARA album trilogian kokatuta, nortasuna eta kulturan oinarritu du bere lana. Musika album bat baino gehiago izanik, NAIZ diskan euskal nortasun eta kultura aztertu ondotik, oraingo honetan, ZARA delakoan zeltiar munduari eta Europako herrialde ezberdinen arteko hartu-emanari begiratu dio, eta musika nahasketaz gain, antolatu eztabaidatan, kultura, nortasuna edota ekonomia ere aztertu ahal izan du adituen eskutik. ZARA diskoaren aurkezteko pianu eta ahots kontzertua gaur zanen da, Bixintxo Elizan atsaldeko 20:30etan, eta Hendaiako emakumeen Otsailan abesbatzak ere parte hartuko du.  

Peio Serbielle