[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Bidasoan elkarbizitza.

biziElkarbizitza, bizikidetza eta aitortza bilduko dituen jardunaldi batzuen berri emateko anto-latu dugu gaurko prentsaurreko hau. Dakizuenez, irrati elkarte bat da Antxeta irratia. Irrati komunutario bat. Hori dela eta, funtzio sozial bat badu bere baitan. Eta funtzioak aipatuz, bizikidetzarena da hoietako bat. Euskal Herrian pairatu diren bortizkeria asko asko bizi izan baitira Bidasoa eskualde honetan. Irrati gisa beraz, gure ekarpena egin nahi dugu bidea eraikitzeko. Nazioarte mailako hainbat gatazka politiko aipatzen ditugu egunerokoan gure programa-zioan, eta mahain inguru zein hitzaldiak ere antolatu ditugu berriki, Kolonbiaren inguruan, Irunen eta Hondarribian. Donostian aldiz, gatazka egoeran dauden hainbat herriren errealitearen berri emateko foro bat antolatu genuen joan den azaro amaieran, Mundu Bat GKErekin batera. Hauek aitzin, 2013.urtean hizkuntza gutxituen inguruko bi foro antolatu genituen, herri Maputxeen inguruan eta Ipar Irladan gaelikoak bizi duen egoeraren inguruan. Ahotsak mugimenduarekin ere, mahain inguru bat antolatu genuen 2011.urtean.

Beraz gaur aurkeztuko ditugun jardunaldiak, Antxeta Irratiak eginiko apustu baten emaitza dira. Informatzeaz gain, hedabide bezala, herri honek beharrezkoak dituen aldaketen aktore zein eragile ere izan behar dugula uste baitugu.

Hilabeteak daramatzagu, gure herriko gatazka politikoari begira, herri mailan zer egin de-zakegun pentsatzen. Aieteko Adierazpena izenpetu orduko, argi ukan baitugu, goiz ala berandu une hau helduko zela. Gogoeta askoren ostean, Bidasoa eremuan, Irun, Hendaia, Biriatu eta Hondarribia kontu-tan harturik, eztabaidarako gune batzuk antolatzea erabaki dugu, Lokarrirekin elkarlanean. Biharko egunari begira, etorkizuna elkar entzunez eta ekinez, bizi zein eraikitzen has gaitezen. Euskal Herriko gatazka politikoaren harira, oraindik ere esateko asko dagoela uste baitugu. Nazio eraikuntza, tokian tokian egiten dela iruditzen zaigu, eta herritar oro dela horren motore. Hala gure asmoa, lekukotzak eskaintzea da, jendeari hitza ematea, “Bidasoan elkarbizitzen” hasi gaitezen. Norbera bere eremutik, bere bizipen eta esperientziekin eta aurrera begira. Iraganeko gertakariak, etorkizunean errepika ez daitezen.

Eztabaidak antolatzen hasi orduko ohartu ginen, asko direla gure eskualde honetan gertatutakoak. Eta gehienak ez direla aipatu ere egiten. Memoria edo memoriak kolektiboak eraikitzen ari garen garai honetan, belaunaldi berriekiko transmisio lan handia egin behar dela iruditzen zaigu, eta dudarik gabe irratia bada horretarako tresna ere.

Orotara hiru dira antolaturiko eztabaidak.

1/ Otsailaren 5ean izango da lehena, Hondarribiako Itsas Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Hauek dira parte hartzaileak :

Belen Zabala, Josu Zabala zenaren hilobak hartuko du parte. 1976an, irailaren 8an hil zuen Josu Zabala Guardia Zibilak.

Cristina Sagarzazu, ETAk 1996.urteko martxoaren 4an, erahil zuen Montxo Doral Ertzainaren alarguna.

Jose Miguel Gomez Elosegui, Francisco Javier Gomez Elosegi Martutene espetxeko psikologoa zenaren anaia da. 1997.urtean erahil zuen ETAk

Fermin Urtizberea, Hondarribian zinegotzi zela, bahitu egin zuen GANE (Grupo Antite-rrorista Nacional Español) taldeak. 1988.urtean. Hiru egunez ukan zuten bahitua. Tortura gogorrak jasan zituen besteak beste.

Morederatzailea, Lokarriko Aitziber Blanco izango da.

2/ Otsailaren 12an izango da bigarrena. Hau ere arratsaldeko 19:00etan Hendaiako Anto-ine d´Abbadie Aretoan. Hona parte hartzaileak

Joserra Trebiño Apaiza. Juanra Rojo, preso politiko ohia Jokin Etxebarria, iheslari politiko ohia Miren Illarreta abokatua

Moderatzaileak Ellande Boutin eta Goizeder Taberna izango dira.

3/ Otsailaren 19an izango da azkena, hemen bertan, Ficoban, arratsaldeok 19:00etan

Jose Antonio Santano Irungo alkatea Aitor Kerejeta Hondarribiako alkatea Kotte Ecenarro Hendaiako alkatea

Moderatzaileak Martxelo Otamendi eta Aitziber Zapirain.

Hainbat gauza azpimarratu nahiko genituzke, garrantzitsuak iruditzen baitzaizkigu:

Alde batetik, parte hartzaile orok, bere hizkuntzan hitz egiteko aukera izanen du eta bere-ziki publikoak itzulpena jasoko du frantsesera, gaztelerara eta euskarara. Eta hau hitzordu guztietan.

Bigarrenik eta batez ere, benetan eskertu parte hartzera ausartu direnei. Zauri askok za-balik segitzen baitute oraindik ere, eta jakin badakigu indar berezi bat egiten dutela beren esperientzia, bizipen, sentsazio eta iritziak jende aurrean kontatzearekin. Beraz benetan milesker.

Eta bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Santano, Ezenarro eta Kerejetari, eskualdeok hiru alkateei, guztia gauzatu dadin bide lagun izan baitira. Baita Ficoba ere.

Horrez gain, publikoari parte hartzeko aukera emanen zaio. Txartelak banatuak izango dira eta galderak idatziz helaraziko zaizkio moderatzaileari. Jendea animatu nahi dugu hitzaldietara etorri daitezen parte hartzera, eta bereziki entzutera. Komunikazioaren parte garrantzitsu bat entzumena baita. Entzuten jakitea. Antxeta irrati bezala, garrantzia handia ematen diogu azken honi. Entzuten jakiteari esker, ikasten baita hitz egiten, komunikatzen. Eta hori da gure bete beharra komunikatzea. Kasu honetan beraz, “Bidasoan Elkabizitza” jardunaldiekin, bizikidetzaren ildoa lantzen hasi nahi dugu. Elkar entzunez, eta elkar biziz.

Emankizuna Data