[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Pausumedia GKE

Gazteon-Uhinak

Behe Bidasoa eskualdean bizi diren emakume eta gizon etorkinei zuzendutako proiektua da. Adiskidetuak etorkinen elkartearen laguntzarekin batera lan eginen dugu aurten ere. Eta hala, bertatik sortuko da egitasmoan parte hartuko duen lan taldea. Orotara hamar pertsonekin garatuko dugu proiektua. Gizon eta emakumeekin.

Bi hildo nagusi ditu egitasmoak, alor praktikoari dagokioez :

 

  • Irrati tailerrak eskaintzea
  • Irrati saioak ekoiztea: 8 Irratsaio, bakoitza 15 minutu iraupena.
Emankizuna Data
Gazton-Uhinak 2016:

-Kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza bultzatzea: Euskararen normalizazio prozesuan, egungo jendartean ezinbestekoa da alboan ditugun bizilagun berriak kontutan hartzea. Kulturaniztasuna aberasgarria izanik, elkarren arteko ezagutza bultzatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Izan ere, etorkinen egunerokotasuna oztopoz beterik dago, eta horrek ez die bizimodua errazten. Irungo hirian euskararen presentzia aski urria dela jakinez, etorkinak euskararengana hurbildu ordez, euskara eramaten dugu haiengana tailer hauen bidez.

-Hizkuntza gutxiatuen egoeraren ezagutza eta kontzientzia zabaltzea: Ezagunak dira  hizkuntza gutxitu batek bizirauteko dituen arazoak. Hori dela eta, garrantzitsua da hizkuntza horren egoeraren berri ematea. Hala nola zer nolako arazoak dituen argitzea, hizkuntzak aurkitzen dituen oztopoen  berri ematea... Euskarak euskalduntzen gaitu eta garrantzitsua iruditzen zaigu Euskal herrira bizitzera etortzen direnei gure kulturaren berri, gure hizkuntzaren berri ematea. Eta ahalaz jarrera baikor bat sortzea haiengain, euskara errespetatu eta ikasteko ahalegina egin dezaten. Izan ere, orain arte aurreiritzi askorekin etorri dira etorkin asko euskararekiko, eta proiektu honek horrekin bukatu nahi du.

-Atzerritik datozenei euskara ikasteko laguntza eskaintzea: Kontuan hartuz Euskal Herrian gero eta etorkin gehiago daudela, eta fenomeno honen emendatzearen ondorioz, ezinbestekoa zaigu etorkinen integrazioan laguntza eskaintzea. Tailerretan present egongo da euskara. Euskara non eta nola ikas dezaketen aipatuko diegu parte hartzaileei. Eta oinarrizko hitz batzuk ere erakutsiko dizkiegu.

-Jendartean nagusitzen diren aurreitziekin apurtu: ekoizpenen hedapenari esker, Antxeta Irratiko entzuleengana helduko gara. Arrosa sareko irratien bidez aldiz, Euskal Herri osora. Hala, jendartean nagusitzen diren aurreiritziekin apurtu nahi dugu. Usu, albiste txarren inguruko informazioarekin lotzen dira etorkinak. Lapurretekin, bortxaketekin, delinkuentziarekin... eta krisi ekonomikoak ez du inolaz ere egoera hobetzen laguntzen. Arrazakeria igo ere egin dela esan genezake. Etorkinek zer nahi entzun behar izaten dute karrikan eta lanean (lan egiten badute). Hala, kulturaniztasunaren aldeko jarrera bultzatuko dugu tailer hauetako ekoizpenen bidez, Bidasoako bizilagunen artean (Arrosa sareari esker, baita haratago ere).

2016-12-20