[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Pausumedia GKE

Tokiko konposta erabili

Mankomunitateek eta erakunde publikoek orohar, azken urteetan ahalegin bereziak egin dituzte zaborrak eta hiri ondakinak gutxitu, berrerabili, birziklatu eta ingurumenaren alde jokatzeko.

Horien artean, konposta egitearen alternatiba ez da berria Gipuzkoan, eta azken urteetan, konpostajea areagotzeko beharraren inguruan asko hitzegiten hari da. Ondorioz, konpostaren aldeko aukera estrategiko honek, planifikazio faseetan, galdera zehatz batzuekin egiten du topo askotan: zein izango da konpostaren erabilera? Nork kontsumituko du? Eskari nahikorik izango al da?

Jendeak ezagutzen du orohar, konpost hau, lorategian, baratzan edo lorontzietan erabil daitekela, materia organikoa eta nutrienteak natura-ziklora bueltatuz.   Baina konpost kantitate gero eta handiagoak sortuko diren kontestu batean, jende guzti honek osatzen duen konpost eskari potentzial guztia ez da utzi behar bezala sustatu gabe.

Gure ustez, Gipuzkoan ekoizten dugun konposta erabiltzeko sentzibilizazio kanpainiak beharrezkoak dira. Honekin batera, Tokiko konposta erosteko baliabide ezberdinak beharko genituzke, eta beste ekimen mota batzuk ere bai, hala nola Gipuzkoako konpostaren marka bat sortzea adibidez (gai organikoaren gaikako bilketak ahalbidetzen duen kalitate altua nabarmenduz), modu honetan erosle potentzialeengan erreferentzialtasuna zihurtatuko genuke.

“Tokiko kanposta erabili” proiektuak, sentzibilizazio kanpainia horretan eragiteko asmoa du, irrati ekoizpenen bitartez, Gipuzkoan ekoizten dugun konposta erabiltzeko adibideak sustatuz. Horretarako, materia organikoaren berziklapenean esperientzia duen EKONEK * enpresaren aholkularitza izango dugu.

Emankizuna Data
Tokiko konposta erabili 2016
  • Konpostaren erabilera populazioan sustatzea ezinbesteko deritzogu. Zergatik; populazioan ez daude konpost kontsumitzaile handiak (lorategi mantenimendua daramaten enpresak eta antzekoak), baina kontsumitzaile potentzial txiki kopuru handia dira. Baratza txiki pribatuak, lorategi pribatuak, etab. konposta modu orokorrean erabiltzen hasiko balira, konpostari irteera ematea erraza litzateke. Adibidez 22.000 tona urteko MOK-arekin egindako konposta, Gipuzkoako biztanleriaren %25ak erabiliko baluke, ez da 10 kg/biztanleko iristen.

 

  • Helburu hau gauzatzeak, populazioan konpostaren erabileraren aldeko sentsibilizazio lana eskatzen du, ondo planifikatu behar den epe luzerako lana.

 

  • Sentsibilizazioaz gain, konpost hau populazioaren eskura modu errezean jarri behar da. Formatu egokia (zakuak etab.), salmenta estrategia (kalitate marka propioa edo antzerako ereduak), salmenta bide berri eta erraztuak (internet bitartez zuzeneko etxera salmenta …), etxean entregatzea, marketing-a, eta hori ere planifikatu beharra dago.

 

  • Ondo eginez gero, konpost kotsumo sustatze eta distribuzio aktibitate berri hau, lanpostuak sortzeko iturria izan daiteke. Aktibitate berritzaile eta jasangarria.

 

  • Populazioa konposta erabiltzearen alde sentsibilizatzen bada, bide batez, gaikako bilketan modu egokian parte hartzeko ere sentsibilizatuko da, bereizte esfortzuari beste praktikotasun bat gehiago ikusiz.

 

  • Badakigu gaikako bilketatik datorren gai organiko konpostatuak, “clase A” konpost kalitate espezifikazioa bete dezakeela Estatuko ongarri legediaren arabera, horrek esan nahi du zenbait kasutan, bertan egindako konpostak, nekazaritza ekologikorako behar diren baldintzak beteko lituzkeela.

 

  • Bertako konpostaren kontsumoa sustatzeak, ez du beste iturrietako gai organikoaren erabilera zailago bihurtu beharrik. Lehen sektoreko purinak, adibidez. Hauek, konzentrazio altuko leku zehatzen sortzen dira, eta beraien erabilera ez doa populazio orokorrera zuzenduta. Beraz, ez da konpetentziarik sortuko.

 

  • Konpost erabiltzaile handi askoren kasuan ez bezela, populazioa konpostarengatik zenbait diru kantitate ordaintzeko prest egon daiteke, eta hau garrantzitsua izan daiteke. Kontsumitzailearentzat salmenta prezio baju eta erakargarria izan daitekeena (beste produktu komertzialekin alderaratuta), hondakin planen kudeaketarako, diru sarrera iturri garrantzitsua izan daiteke.
2016-12-19