[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Palestinan Giza eskuideen inguruko I. ziklo dokumentala: Irratsaioak.

Urriaren 5etik 8ra bitartean, Palestinan giza eskubideen inguruko ziklo dokumentalaren lehenengo edizioa ospatuko da Donostian. Emanaldiak Dr. Camino gelan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.Pausumedia eta Mundubat GKEk elkarlanean bideratutako proiektua da.

palestinaLehenengo egunean, ‘Palestine (Off the record)’ lana ikusteko aukera egongo da, Eneko Gerrikabeitiak, Mundubat erakundearen koordinatzaileak, aukeztuta. Urriaren 6an, bi lan aurkeztuko dira: ‘Y son embargo’ eta ‘Puertas al mar’; eta 7an, ‘3 mujeres palestinas’ ikusteko aukera egongo da. Bukatzeko, 8an, Ander Iriarte Álvarez dokumentalistak eta Antzine Biain Palestinarekin elkartasun kideak ‘Fuego sobre el Marmara’ aukeztuko dute.

Irratsaioak:

eneko gerrikabeitiaEneko Gerrikabeitia: Mundubat erakundearen koordinatzailea da, Palestinan izandakoa 5 urtez. Palestine (Off the record) dokumentalakren aurkepena egin zuen.

unaiUnai Aranzadi: dokumentalista eta zuzendariak "Y sin embargo, Al Quds" dokumentala aurkeztu digu. 1967. Urtea geroztik eta nazio batuen etengabeko ebazpenak bortxatuz, ez dirudi Israelek ekialdeko Jerusalemeko okupazioa geldituko duenik. Hala ere, Palestinar herritarren indarra eta duintasuna ez da gelditzen. Dokumental honek tokian tokiko jendearen bizitza ezagutarazten du.

maluMalu Egiluz: EHNEko kidea eta Palestinan nekazal eskubideen Behaketa taldean izandako kidea. "3 Mujeres Palestinas" Dokumentala aurkezten digu. Dokumental honek, adin, bizitza eta leku ezberdinetako hiru emakume azaltzen dira baina guztiak idepedentietak eta oso aktiboak. Amoun Sleem, Domari ijitoen komunitatearen kidea da eta euren zentroko zuzendaria, heziketa eta ekonomia independientea izan dezaten borrokatzen ari dena. Khulood Badawi, sutsua eta karismaz betea, politika aldetik izar disdiratsua bere arbasoen herrira eramaten gaitu, Safuri herrira. Bukatzeko, Maha Nassar politika arloko aktibistaren bizitza ezagutzeko aukera izango dugu.

anderAnder Iriarte: Sumud dokumentalaren zuzendaria. Arabieraz Sumus-en esanaia "Palestinar herriaren eskubidea beraien lurra defendatzeko" da. Dokumentalak, arrantzale eta nekazari famili palestinarren egoera aurkezten du, beraiek egunero bizirik irautearen erronkari aurre egiten diote. Israelgo estatuak etengabe lurrak eta itsasoa osten dizkiete, produktuen salmenta zailduz. Azken inbasioak eta etorkizunaren ziurgabetasunak beraien lana arriskuan jartzen dute. Dokumentalak aktibista internazionalak beraien eguneroko borrokari emandako elkartasuna eta babesa aurkezten du.

Emankizuna Data